XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirigintzarako posibilitate gehiago emango dute angeluzuzeneko etxebizitzek kurboek baino, hauek bere formarengatik inguruarekiko isolatuagoak egoten baitira beti.

Bestalde, La Hoya-n ikusi ahal izan den bezala, iharduera ekonomikoek zeresan handia edukiko dute hiri-egituretan.

Horrela, hiriska honen une zaharrenetan hirigintza perimetrala edukiko du erdigune zabalak uzteko abereak bertan gordetzeko, abeltzantza bere iharduera nagusia izanik.

Beranduago, zeltiberiar garaian, hirigintza sare-gisakoa izango da.

Kale, espaloi eta enparantzekin, guzti hau nekazaritza eta salerosketa garatu bati lotua.

Lehenengo hirigintza konplexua izango da eta datu honek ematen digu gizarte horren egitura sozialen aurrerapenen berri.

d) Haitzuloen erabilpena Azken brontze Aroan eta Burdin Aroan

Lurraldeaz jabetzerakoan erabilitako erizpidei buruz hitzegiterakoan esan dugun bezala, substratu geologikoak guztiz baldintzatuko du gizonak bizilekurako erabil ditzaken haitzuloen azalpena.

Bizileku nagusiak eta gehienak airezabalekoak diren aro honetan, aurretik haitzuloetan bizi zen jendeak ez du guztiz baztertuko bizileku mota hori.

Indar guztia galduko du halere habitat mota honek (Alday, A; Ruiz de Garibay, A.-k 1988an) diotenez

Garai hauetan aurreko bizimoduen luzapen bat azaltzen da haitzuloetan, horrexegatik zaila gertatzen da Brontzearen Azkeneko momentuak Burdin Arotik bereiztea, zeramikak Burdin Aroko hirizken eta kobazuloen arteko harremanak erakusten ba dizkigute ere.

Haitzuloen biztanleen kopurua oso txikia da airezabaleko biztanleekin konparatzen badugu, Euskal herri osoan.

Gainera haitzulo hauen estratigrafiak ez dira batere garrantzitsuak, salbuespenak ezik.

Dena dela, hegoaldea eta bereziki Araba izango da aztarnategi garrantzitsuenak izango dituena.

Honela Brontze Azkenari dudarik gabe atxekitzekoa (...).